jueves, 7 de mayo de 2009

Egoera larria

Jokalarien konpromisoa ez da antzematen eta hau ez bada aldatzen ez dago itxaropenik. Club-aren beste langile askok bere erantzunkizuna aztertzen hasi beharko lukete, adibidez eta bereziki ondo ordainduta dagoen aurtengo fitxaketen arduraduna. Taldearen egoera oso larria izanda ere, ez da kezka bakarra, egoera ekonomiko-instituzionala ahula bait da. Gasteizko Udalaren eta Arabako Foru Aldundiaren jarrera zikoitza, Club-aren biziraupena arriskuan jartzen du.
Dena dela, guk ,ahal dugun neurrian, Club-aren interesak babesten jarraituko dugu. Eta hare gehiago, inork ez dezala pentsa Deportivo Alaves , gure Glorioso, edozein modutan hiltzen utziko dugula.

No hay comentarios:

Publicar un comentario